XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eta bizitzak bere bideari jarraitzen dio....

Hurrengo egunetan oihal-txabolak Brattahlid inguruan taiutu ziren.

Gazteen taldeek koloniaren hornidurari ekiten diote.

Arrantzaleek bakailu eta erreboiloen multzoak beren sareetan harrapatzen dituzte.

Thorall Ehiztaria, Erik-en aintzineko laguna, mendietatik eta haranetatik ibiltzen da, ehizaren moeten arabera lurraldearen aberastasuna neurtuz.

Haurrek, fiord-eko txoriak heltzen dituzte, jolasteagatik beharragatik baino, bi beilen artean, behiak, ahuntzak eta bildotsak aske dabiltzan belardietan.

Emakumeek lanari ekiten diote sutegien inguruan.

Garagar eta aza morokilak egosten dira bertzetan.

Jadanik errementariaren mailuak soinu egiten du ingude gainean, eta zurginaren zeioak oihartzuna egiten dio garaoa irintzen duen neskame baten jogailuari.

Erik Gorria edonon dago, dena zaintzen du.

Badaki Groenlandiako uda laburra dela.